lunes, 25 de febrero de 2008

PRESTA ZAITEZTE: BADATOZ HAUTESKUNDEAK

Ostegun gauean hasi zen hauteskunde kanpaina. 15 egun. 15 buruhauste. Milaka hitz bonbardaketa. Baina, alderdi politiko guztiek daukate aukera berdinak. Ez naiz ilegalizazioetan sartuko, ze badakizue zer iritzi dudan horri buruz, bestela irakurri beheran dauden sarrerak. Baina, orain telebistan, irratian, aldizkarietan, etab. agertzen diren alderdietaz hitzegingo dut. Eta zergaitik? Ba, ordu erdi falta delako urteko eztabaida ikusteko telebistan. Zapatero Versus Rajoy. Eta zera pentsatu dut, Estatu Espainolean bi partidu bakarrik al daude? Zer gertatzen "gutxienen" alderdiek ez dute aukerarik. Eta alderdi bat etortzen zait burura, Izquierda Unida. Gaur, telebista ikusteko aukera izatekotan, badakizu bi alderdi daudela bozka eman dezazun (PSOE eta PP). Baina, atzerriko gauzak leku batera utziz, goaz Euskal Herrira. Gu, Europako herrialderik onena garela esaten digute. Hezkuntza hoberena, PIB europa mailan daukagu, Osasuna onenetarikoa da, etab. Eta eskubide zibil eta politikoak? Asteburu honetan, Euskal Herriko kaleetatik ibili naiz, eta hau izan da nire ezustekoa. Kaleetan jarri dituzten panel politikoetan, PNV-ek zati handi bat dauka, gero PSOE doa, PP, Aralar, EA (oso zati txiki-txikia, hori koalizioa apurtzeagaitik) eta "Otros". Huy nire kezka, Euskal Herrian hirugarren alderdiak, ez du zatirik panel horretan, ezta alderdi botatuenak Gipuzkoan, zelako aurpegia!!!!!!. Nik goizero eta arratsaldero entzuten dut Radio Euskadi, eta mahai borobilean ez da agertzen Ezker Abertzalea, ezta TELEBERRIan. Zer gertatzen da gure Euskal Herri maitean? Alderdi politiko batzuk besteek baino "Kategoria" gehiago daukate? Sinesten dute PNV-koek Ilegalizazioaren kontra daudela esaten dutenean? eta gero horrelako ekintzan "denon" komunikabideetan? Honekin, esan nahi dut alderdi politiko guztiek izan behar dutela aukera berberak, komunikabieetan, eta gehiago komunikabide publiekoetan. Ze bestela, oso erraza da hauteskunde batzuk irabaztea zure alderdiataz bakarrik hitzegiten badute. Urkulluk 10minutu baditu TELEBERRIN Ziarretak 2.Eta beti komunikabide publikoetaz ari gara hitzegiten. Horregaitik, Estatu Espainolean 2 alderdi politiko daude gaur: PSOE eta PP. Nolako desoreka.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo : Zer pentsatzen zendun ba... idea guztiak
aukera berdiña zutela..!!
Ori bai teorikoki,baiñan
práktikan ez da orrela gertatzen.
Or dagoz los "Creadores de Opinón" y los mal lla-mados Medios de Comunica-ción = ( INCOMUNICACIÓN )
manipulatzeko jendearen
burua...
Churchill dixit : La De-mocracia es el menos ma-lo de los sistemas polí-ticos.
Osasuna ta umorea ez galdu.