domingo, 17 de febrero de 2008

BILDOTS JANA

Otsailaren 2an Kuadrilako Bildots jana ein genuen Izurtzako txoko batetan. Bildotsa ekartzeko arduradunak Aritz eta Ni izan ginen. Ez zen Kuadrila osoa agertu, batenbat falta zen baina oso ondo egon zen ze ia denok geunden. Goizetik joan ginen bildotsa eiteko ta besteak janaria erosteko. Uste genuen gehiegi izango zela bi bildots 12 pertsonentzako baina ikusi gendun askoz sabel handia dakatela eta ez zen ezer sobratu. Hezurrak Gontzalen txakurrentzat izan ziren. Bazkaria amaitutakoan, Durangora bajatu ginen eta Mus txapelketa txiki bat egin genuen, eta handik aurrera batzuk tragoak edaten jarraitu zuten eta beste batzuk Kafe Antzokira joan ginen kontzertu bat ikustera.








No hay comentarios: