jueves, 14 de febrero de 2008

GREBA EGUNA, ILEGALIZAZIORIK EZ

Gaur, Greba egitera deitu du Ezker Abertzaleak, eta horregaitik ez naiz lanera joan. Arrigorriagan zegoen kontzentrazioa, eta jendetsua izan da 150 pertsonatik gora egon gara. Ilegalizaziorik ez dugulako nahi kontzentratu gara. Herri honetan aukera guztiak eduki behar dituzte pertsona guztiek eta azken egunetan gertatukoa kontuan edukita, Eukal Herriaren zati garrantzitsu batek ezin izango du bere bozka eman Martxoaren 9an. Horregaitik ni ere greba egitera ausartu naiz.

ILEGALIZAZIORIK EZ!!!!!!!!!!!!!!!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa Asier!!!
Begirune handiz bideratzen dut nire ohar hau honen inguruan nire iritzia jakin dezazun. Bueno uste dut badakizula, baina suposatzen dut zure bloga irakurtzen dauen besteren batek eztabaidatxo batean murgildu zitekeen gurekin eta horrela denok aberaztu.

Neuk be greba egin naben. Bueno egia esan ez nuen lanik egun horretan, baina adibidez akademiara ez nintzen joan. Era bat zilegia iruditu zitzaidan grebaren arrazoia. Hala ere, Ezker abertzalea zilegitasun handia galtzen du ETAren atentatu bat gertatzen denean. Euskal Herritarron zein beste herrialdeetako giza eskubideak ez dituelako bermatzen. Bizitza eskubidea defendatu beharreko eskubidea da, eta ezin dugu gainetik pasa. Argi dago, estatua ez dela atzean gelditzen eskubideen urraketaren inguruan, eta ikusten den legez, Igor eta Lupiañez basatiki torturatuak izan ziren. Nire partetik, biolentzia biak zalatu beharko ziren eta gatazkaren humanizazio baterantz jo.