lunes, 10 de marzo de 2008

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK

Amaitu dira hauteskundeak. Oraingoan, ez dute denok irabazi. Bipartidismoak irabazi du. Gaueko garaile nagusia PSOE izan da, berak irabazi ditu hauteskundeak eta Rodriguez Zapatero jauna izango da presidente hurrengo lau urteetan. PP-ek ere irabazi du 5 eserleku gehiago eta 400.000 bozka gehiago. Esaten nuen nik beherago, bi alderdi hauen inguruan esaten zela dena. Eta jartzen nuen, adibide bat IU. Izquierda Unidak zer egin du? Ba, emaitza oso txarrak lortu ditu eta horrenbestez Llamazares jaunak dimititu egin du. Euskal Herrira etorriz, PSE-k irabazi du eta gainera probintzia eta hiriburu guztietan Nafarroan izan ezik. Herritarrek honekin euskal herriko gatazka elkarrizketa politiko baten ondorioz gaindituko dela esanez. PNV-ek krston beherakada izan du, zergaitik? Elkarrizketa politikoa oztopotzeagaitik?, Abiadurako Trena dela eta?, Euskal Herritarren eskubideak ez defendatzeagaitik?. Hor usten ditut hainbat galdera. EA-ak ere galdu egin du berak zeukan eserlekua eta bozketan behera joanez, nire ustez pena bat. EB-ak ere behera. Aralarren ez dauka inongo babesik. Eta Ezker Abertzaleak? Ba, oso zaila da neurtzea, ze abstentziora deituta zeuden beraien botu emaleak. Baina, ikusita Estatu mailan baino 10 puntu gehiago izan dela abstentzioa Euskal Herrian eta orain dela 4 urte baino 10 puntu gehiago, esan dezakegu 185.000 bozka izan dituela. Baina, Ezker Abertzaleak izan dituen oztopo guztiak ikusita oso ondo dago bozka kopuru hau, ez zen ez telebistan ezta irratietan agertzen, ilegalizazioak, parte hartzera deituta beste alderdi politiko guztiak. Oso kontran zeukan dena. Eta zer esan nahi du honek? Ba, nire ustez Euskal gizarteak beste bake prozesu bat nahi duela eta oraingoak azkenerarte. PSOEk eta ETAk berriro hitzegin behar dutela eta konpondu gatazka politiko hau behin betirako. Ze hauteskunde hauetan ikusi da PSOEk eta Abstentzioak irabazi dutela.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo : Ikusmira argía ta zeatza zurea, atzoko
emaitzari buruz egiña.
Ea oraingoan R.Z.'k lor-tzen duen elkarrisketaren
bidez, gatazka luzeau konpondu ( beste askoren
laguntzaz...noski ).

Osasuna ta umorea... ez galdu