miércoles, 5 de marzo de 2008

HAUTESKUNDEAK

Esan nizuen hauteskunde hauek gogorrak izango zirela. Eta horrela da. Orain, Euskal Herrian gertatzen denaren buruz hitzegin nahiko nuke. Alderdi politiko bakoitzak, eskubide osoa du jendeari bozka eskatzea. Baina, hemen alderdi guztiek Ezker Abertzaleari behin eta berriro esaten die Abstentzioa erru bat dela eta ezker abertzaleok bozkatzera joan gaitezen. Baina, nori bozkatuko dio Ezker Abertzaleko jendeak, PNVri (empresen alde eta langileen kontra doan alderdiari, ez duenak ezer egiten Estatu Espaiñolak Euskal Herrian egiten ari dena aurre egiteko, etab). Barkatu Urkullu, baina ezin dugu PNVri bozkatu. Gure alderdiak ezin da hauteskunde hauetan presentatu. Orduan, nori bozkatuko du Euskal Herrikok 200.000 lagunek? Ez egin kasu, telebistak esaten duena eta Domekan Martxoaren 9an ABSTENTZIO AKTIBORA animatzen dut jendea. Hau ez da Demokrazia eta ezin dugu bozkatu hauteskunde hauetan. Euskal Herria Aurrera. ABSTENTZIOA GARAILE!!!!!!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo : Irakurri berri dut Deia'n zure kontrako eritzi bat. Aiek diño... abstenzioak partidu espa-ñolistei laguntzen diola
ta emengokoari boskatu bear zaiola (ez du esaten
nori ).

Eritziak eritzi, ikusiko dugu zer gertatzen den i-gandean.

Osasuna ta umorea ez galdu.

Anónimo dijo...

Nik pertsonalki AHTren aurkako voto nuloa egitera animatzen dot.
Garai batean AuBk proposatu zuen ere voto nuloa ematea, eta egia esan, nahiago dut aukera hori abstentzioa baino. Hala ere, badakit abstentzioa min asko egiten diela partehartzea eskatzen dutelako hautezkundeen zilegitasuna bermatzeko.

Ez da egia abstentzioak gehiengoari laguntzen diola. Ley d'honten aplikatzeko bakarrik bozka balidoak kontatzen dira.
Abstentzioa, bozka nuloa edo alderdi txiki-txiki bati bozkatzeak ez dio bozka inori ematen. Aldiz txurian bozkatzeak bai.