jueves, 15 de mayo de 2008

MIHILUZE

Oso historia txikia da, egun batean Aketza etorri zitzaidan Mihiluzera joateko gogoak banituen eta baietz esan nion. Deitu ziguten eta hara joan ginen kastina egitera. Oso urduri geunden. Baina dena ondo irten zitzaigun. Orain dela aste pare bat deitu ziguten berriro, baina oraingo honetan lehiatzeko eta Maiatzaren 8an joan ginen Miramonera, publikoa ere eraman genuen: Iraia, Irene eta Koldo "Kolotxini" Arrigotik eta Gontzal Durangotik. Bidean nabaria zen gorputz barruan geneukan urduritasuna eta Miramonera eltzean urduritasun hori gehituz joan zen. Azkenean, grabatzera deitu ginduten eta hor geunden kameren aurrean. Oso saio txarra egin genuen eta kaleratu gintuzten lehenengo programan. Gure experientzia ikusi nahi baduzue, Ekainaren 12an ematen dute gaueko 9:25etan ETB1ean. Saiatu, saiatu ginen baina ez genuen ezer irabazi, eta hori 18.000 euroko botea zegoela. Disfrutatu emanaldia eta barre gutxi bota.

No hay comentarios: